2025-01-27

ABENDUKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/12/04 Baionako Epaitegian euskara aldarrikatzeko ekintzagatik EHEko bi kide atxilotu zituzten. Frantziako Poliziak atxilotu, komisaldegira eraman eta taldeko beste hainbat kide identifikatu zituen ekintza amaitu ostean.

2024/12/08 Herri Norte Taldeak indar errepresiboen jazarpen-kanpaina salatu zuen. Miaketa arbitrarioak, poliziaren presentzia harmailan, identifikazioak eta 150.000 euroko isunak jaso izana ere salatu zuten.

2024/12/09 Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa gogor oldartu ziren San Frantzisko auzoan (Bilbo) etxegabetze bat galarazten saiatu ziren AZET Etxebizitza Sindikatuko kideen kontra.

2024/12/11 Ia 75 urteko espetxe-zigorra ezarri zien Espainako Auzitegi Nazionalak 4 preso politiko ohiri.

2024/12/12 Nafarroako Delegaritzan kalitatezko hezkuntzaren alde borrokan zeuden irakasleen aurka oldartu zen Polizia Forala.

2024/12/15 Ertzaintzak Durangoko Gaztetxea desalojatu eta bertan bildutako jendearen kontra kargatu zuen.

2024/12/17 Urrian epaitu zituzten Greenpeaceko 8 kideei 29.000 euroko isunak ezarri dizkiete Caparroson dagoen makrobaserriaren kontra egindako protesta-ekintza bat egiteagatik.

2024/12/18 Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren.

2024/12/21 Zaballako espetxeko kartzelarien ezkutuko grebak gertuko eta abokatuen bisitarik gabe utzi zituen hainbat preso, modulotik atera gabe eta aktibitateak ere bertan behera utzi zituzten. 2024/12/23 Donostiako Udaltzaingoak kaleetatik propaganda politikoa kendu eta propaganda hori jartzen ari ziren hainbat gazte identifikatu zituen.