2025-03-31

OTSAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/02/02 Hainbat zauritu utzi zituen Espainako Poliziak Vox alderdi faxistaren aurkako protestetan. Iruñerriko Errotxapea eta Berriozarren izan ziren poliziaren kargak. Alderdi faxistak propaganda postuak jartzea lortu zuen polizia eta Foruzaingoen babesarekin. Kargetan borrak eta foam pilotak erabili zituzten.

2025/02/04 Espainako Auzitegi Konstituzionalak ez zuen onartu Iratxe Sorzabal preso iruindarraren helegitea. 1999ean atxilotua izan zen eta tortura larriak jaso zituen.

2025/02/04 Lizarraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak azken asteetan polizia-indarren partetik jasandako erasoak salatu zituen, konkretuki 123 pertsonaren kontra. Horietatik 18 propaganda politikoa jartzeagatik. 105 lagun, berriz, Iruñan faxismoaren aurkako manifestaziora bidean jazarri zituzten.

2025/02/05 Guardia Zibila Bilboko La Tienda Comprometida-n sartu zen, lokala miatu zuen eta hainbat produktu eraman zituen, baita palestinar elikagaiak prezintatu ere.

2025/02/09 Indar Baskoniako zaleek Ertzaintzaren jazarpena salatu zuten. Baskonia eta Maccabiren arteko partidaren harira Ertzaintzaren jarduera arbuiatu zuten, baita beste behin ere neurriz kanpoko metodo errepresiboak erabiltzea ere.

2025/02/11 Aske antolakundeak salatu zuenez, Donostiako Jarduneko kide bati 2.000 euroko isuna ezarri diote Vox-en aurkako kontzentrazio batean parte hartzeagatik. 

2025/02/13 Guardia Zibilak Pertsona bat atxilotu zuen Amurrion (Araba), interneten bidez poliziaren kontrako mezu “iraingarriak” zabaltzeagatik.

2025/02/17 Gehiengoa akordio batera heldu ostean, 9 pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie epaileak Vox alderdi faxistaren kontra protesta egiteagatik.

2025/02/17 Ibon Fdez Iradiren kontra hasi zuen epaiketa Espainako Audientzia Nazionalak.

2025/02/18 Ertzaintzak Gasteizeko Salburuan futbol txapelketa burutzen ari ziren gazteen kontra sarekada egin zuen. Gazteak atxikitu, miatu eta identifikatu zituen.

2025/02/19 Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuen emakume batek. Konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.

2025/02/21 Iruñerriko Iturramako institutuan ikasle bat klasera sartzear zegoela, poliziak jarraitu eta ikastetxe barnean identifikatu zuen, Ikasle Abertzaleak salatu zuenez. 2025/02/21 Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu zuenez 12.000 eurotik gorako isunak ezarri zizkieten etxegabetze bat ekiditen saiatu ziren 3 kideri. Akordio batera heldu ostean espetxe-zigorra eskaera kendu eta isunak jaitsi ditu epaileak.