
2025/03/03 Renfeko segurtasun-agente batek Donostiako gazte bati Tolosan eraso egin zion euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik.
2025/03/03 Ikasle Abertzaleak-ek jakinarazi zuenez Polizia hainbat ikastetxetan sartu zen aurreko asteetan Bilbo eta Iruñerrian, ikasle militanteak identifikatuz eta jazarriz.
2025/03/03 Gasteizen 1976ko sarraskiaren biktimen alde burututako manifestazioaren aurka kargatu zuen Ertzaintzak.
2025/03/07 UPN alderdiak Altsasun ospatutako inauteri herrikoiak salatu ditu.
2025/03/10 Saretxe Etxebizitza Sindikatuko kide bat epaitua izan zen Donostian.
2025/03/13 Aske geratu zen Juan Luis Agirre euskal preso politikoa zigor osoa beteta. 28 urte egin ditu preso.
2025/03/13 Errotxapean bi gazteri urtebeteko kartzela-zigorra eta 15.000 euroko kostuak ezarri zizkieten. Prozedura lau urtez luzatu da.
2025/03/13 Ertzaintzak Athleticeko zaleen kontra kargatu zuen. Hainbat pertsona atxilotu zituzten eta zaurituak eragin zituzten. Horietako bat ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin behar izan zioten.
2025/03/14 Preso bat hilik agertu zen Zaballako espetxean.
2025/03/15 Eusko Jaurlaritzak %10 igo dio soldata Ertzantzari.
2025/03/17 Burlatako Gaztetxearen defentsan errepide mozketa egiten ari ziren pertsonen kontra kargatu zuen espainako Polizia Nazionalak.
2025/03/18 Eusko Jaurlaritzak espetxeetera doazen elkarteei eta artistei zentsura-agiri bat sinarazten die espetxera sartzeko.
2025/03/19 Ezkiroz BHS enpresako langileen aurka egin zuen Foruzaingoak, enpresako sarrera blokeatzen ari zirela.
2025/03/19 Bidasoko Gazte Langileon Asanblada isunak jasotzen hasi da Moskuko Gaztetxeari lotuta.
2025/03/20 Donostiako Birunda gune autogestionatua Ertzaintzak ilegalki hustu izana salatu zuten.
2025/03/21 Berriro epaitu zuten Iratxe Sorzabal iruindar presoa. Bertan, atxilotuta zegoenean jasandako torturak salatu zituen.
2025/03/24 Oskar Barreras euskal preso politikoa isolamendu modulora eraman zuten zigortuta.
2025/03/27 Hiru pertsona atxilotu zituzten Iruñean Palestinako genozidioa salatzeagatik.
2025/03/28 Patxi Ruiz euskal preso politikoak 24 orduko baraua egin zuen kartzelari baten jarrera oldarkor eta probokatzailea salatzeko.