Jon Mirenak 30 urtetik gora daramatza preso. Igandean hainbat lagun bildu ziren Jonen askatasuna exigitzeko eta amnistia osoa aldarrikatzeko Basauriko kartzelaren aurrean. Urrian zigorrraren metaketarekin bukatzen duen legea onartu bazen ere, Jon eta beste preso batzuk kartzelan jarraitzen dute.
Jonen askatasuna exigitzeko beste mobilizazio bat deitu da ekainaren 13an Deuston.


