2025-07-05

MAIATZEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/05/01 Iruñean EHKSk Bilbon antolatutako manifestaziora zihoazen autobusak gelditu zituen Espainako Poliziak.

2025/05/04 Su armak erabiliko dituzte Tolosako Udaltzainek.

2025/05/06 Bilboko San Frantzisko auzoan, Ertzaintza ileapaindegi batean zeuden pertsonen aurka oldartu zen, langile bat eta beste pertsona bat identifikatu eta jo zituen.

2025/05/06 Eusko Jaurlaritzaren arabera 2023. urtetik aurtengo martxora arte Ertzaintzak 19 aldiz erabili zuen suzko armaren bat eta 18 aldiz Foam jaurtigaiak.

2025/05/07 Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, litekeena da Etxarri II hustean gizon bati eragindako lesioak “ertzain baten jokabide desegokiaren” ondorio izatea.

2025/05/08 Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal absolbitu du, ”tratu gizagabea” jasan zuela aitortuta.

2025/05/13 Legutioko 3 gaztek 12.000 euroko isuna jaso zuten, 2021ean pandemia garaian gertatutako liskar batzuengatik.

2025/05/15 Paueko Auzitegiak 8.000 euro baino gehiagoko isunak ezarri zizkien Lurren Defentsareko Ostia kolektiboko 4 kideri, 2022an egindako desobedientzia ekintza batengatik.

2025/05/16 Indar Gorrik salatu zuen kide bati 60.000€ko isuna jarri ziotela Palestinako genozidioa tweet baten bidez salatzeagatik.

2025/05/19 Iruñean abiatu zen Baztango Aroztegia auziaren epaiketa.

2025/05/19 Espainako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren (EIPK) mintzakidetzako sei kidek.

2025/05/20 PPk, Voxen laguntzarekin, Preso Politikoei harrera egitea debekatzea proposatu zuen Espainako Senatuan. 

2025/05/21 Antsoainen (Nafarroa) familia baten etxegabetzean polizia protestatzera joan zirenen kontra oldartu zen, lagun bat atxilotuz.

1015/05/21 Nafarroako Sakana eskualdean kontrol polizialen gorakada salatu du Aske Antolakundeak.

2025/05/22 Epaitegian deklaratzen hasi ziren Lizarrako “Bajadikako 27ak”.

2025/05/26 Hiru urteko espetxe zigorra eskatu dute, Bilbon kaleko saltzaile bat babesteagatik 2023ko abuztuan.

2025/05/27 Marta Ruiz Lizarrako alkateak herriko gazte bati eraso egin zion.

2025/05/29 Donostiako udal plenoan Alde Zaharreko Guardetxea hustearen aurkako protesta egin zuten 3 gazte identifikatu eta horietako bat atxilotu zuen Udaltzaingoak.

2025/05/30 Udaltzain kopurua handitu eta soldata igoko die Gasteizko Udalak.