
2025/09/03 Hiru atxilotu eta hainbat zauritu Espainako Vueltaren Bilboko etapan, Palestinaren aldeko mobilizazioan.
2025/09/08 Azpeitian uztailean gazteen eta Ertzaintzaren artean izandako istiluen harira gazte batek deklaratu behar izan zuen Donostiko epaitegian, beste 20 inguru ikertuak izaten ari dira.
2025/09/10 Sei pertsona atxilotu zituzten Baionan Estatu Frantsesean antolatutako blokeatze egunean. Zirkulazioa moztea, aurpegiak estaltzea, jazartzea eta aztarnak ematea ukatzea leporatzen diete.
2025/09/11 Blokeatze egunean atxilotutakoekin, epaitegian elkartasuna adierazten ari zen lagun bat atxilotu zuten.
2025/09/11 Raimundo El Canastero musika taldea epaitu zuten abesti baten letragatik.
2025/09/12 UPNk Iruñeko EH Bilduko zinegotzi bat salatu du, Hatortxu Rocken “ETAko presoen alde” egindako hitzengatik.
2025/09/15 Baionan blokeatze egunean atxilotuetako bateri 1.500 euroko isuna ezarri zioten.
2025/09/18 Greba eta mobilizazio eguna deitua zegoen Ipar Euskal Herrian, Biarritzeko luxuzko hotelaren aurrean egindako protestan bi lagun atzeman zituzten.
2025/09/19 Aroztegiko zazpi auzipetueri 5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak ezarri zizkieten.
2025/09/19 Ertzaintzak Tolosan zauritutako Xuhar gaztearen auzia berriz ireki dezatela agindu du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak.
2025/09/22 Patxi Ruiz euskal preso politikoak, baraua burutu zuen, Iruñeko espetxean, elikadura-arreta berezia behar duten presoen egoera salatzeko.
2025/09/23 Ipar Euskal Herriko hainbat udaletxetan palestinar ikurra agertu ostean auzitegira jo zuen prefetak eta kentzeko agindua emanzuen Paueko auzitegiak.
2025/09/25 Ertzaintzak hainbat lagun salatu ditu Espainako Vueltan Bilbon izan ziren protesten harira.
2025/09/27 Guardia Zibilak “jardunaldi irekiak” antolatu zituen irailaren 27an Bilbon.
2025/09/27 EHE-eko lau ekintzaile atxilotu zituzten Pirineo Atlantikoetako Departamentuaren Baionako egoitzan egindako margoketengatik, asteburua gatibu eman zuten. 2025/09/30 Hazparneko Puyo higiezinen agentzia okupatu zuten 7 kideen kontrako epaiketa burutu zen, espekulazioa salatu zuten lagunen kontra 500 eta 3.000 euro arteko isuna ezarri zizkieten.