2025-11-26

URRIKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/10/01 Hazparneko Puyo higiezinen agentzia okupatu zuten 7 auzipetuei 5000 euroko isuna ezarri zieten.

2025/10/05 Martin San Sebastian euskal iheslari politikoa deportazioan hil zen gaixotasun baten ondorioz.

2025/10/07 Korrikan 36 migratzaileri muga pasatzen lagundu zieten 7 aktibista epaituko zituzten. 

2025/10/07 Barakaldon eraso faxista bat jaso zuen pertsona bat akusatu gisa auzipetu dute.

2025/10/08 Lau lagun deklaratzera deitu dituzte Espainako Itzulia Irunberritik igarotzean izandako istiluengatik. 

2025/10/09 Atxilotu bat Iruñean, sanferminetan aldarri politikoak egiteagatik.

2025/10/09 Espainako Polizia gogor oldartu zen Burlatan etxegabetze bati aurre egiteko mobilizatutako jendearen kontra.

2025/10/12 Gasteizen Falangeren kontrako mobilizazioan Ertzaintzak ia 20 atxilotu eta hainbat zauritu eragin zituen. Horietako bati matrailezurra apurtu zion aurpegira zuzenean botatako pilotakada batez.

2025/10/12 Patxi Ruiz euskal preso politikoak besoan ebakiak egin zituen arreta mediko falta salatzeko.

2025/10/15 Palestinaren aldeko mobilizazio egunean, Espainako Poliziak jendearen aurka kargatu zuen eta hainbat lagun identifikatu zituen egunean zehar.

2025/10/15 Palestinaren alde Donostostian buruturiko eserialdia amaitzean, Ertzaintzak hainbat pertsona jarraitu eta taberna baten barruan atxikirik izan zituen.

2025/10/17 Ertzaintzak hainbat lagun salatu zituen Gasteizen, Palestinaren aldeko mobilizazioei lotuta.

2025/10/22  Fiskaltzak 39 urteko kartzela-zigorra eskatu du 6 pertsonarentzat 2022ko sanferminetan Curia kalean izandako istiluengatik.

2025/10/27 Ikasle Abertzaleak antolakundeak salatu zuenez polizia 9 aldiz sartu zen EHUra bi hilabete baino gutxiagoko epean eta 48 ikasle identifikatu zituen. 2025/10/30 Vito Quiles faxistak bisita bertan behera utzi arren, Polizia Espainolaren kargak egon ziren Iruñean, Opusen unibertsitatean. Piper-gasa erabili zuten besteak beste.