
2026/01/06 Frantziako poliziak U14 kolektiboko 4 kide atxilotu zituen Lapurdin.
2026/01/08 Arantza Zulueta eta Jon Enparantzaren aurkako zigorrak berretsi zituen Espainako Auzitegi Gorenak.
2026/01/09 Gizon batek salatu zuen 200 euroko isuna jarri ziola Ertzaintzak autoan “EH” pegatina eramateagatik.
2026/01/09 Gasteizko bi udaltzain zigortu zituzten nerabe bat “neurrigabeko indarkeriaz” atxilotzeagatik.
2026/01/13 Altsasuko Gaztetxean egindako zazpi kontzerturengatik Guardia Zibilak Udala salatu zuen.
2026/01/14 Bi pertsona atxilotu zituzten Iruñean, urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta.
2026/01/14 Hiru pertsonak deklaratu behar izan zuten Bilbon, Espainako La Vuelta lasterketako helmugan Israelen parte-hartzearen aurka egindako protestagatik.
2026/01/19 Deklaratzen hasi ziren Falange Espainolak urriaren 12an Gasteizen egindako ekitaldiaren kontrako protestan atxilotutakoetatik lehenengoak.
2026/01/21 Kiñu eta Guardetxe Gaztetxeen aurkako epaiketak. Lehenengoaren kontrako atzeratu zen. Bigarrenekoek absoluzioa jaso zuten.
2026/01/23 Lekuko batek auzitegian berretsi zuen Amaya Zabarteri ostiko bat jo ziola ertzain batek.
2026/01/29 Bilboko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren sarekada bortitza kaleko saltzaileen aurka
.
