2024-11-22

IRAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA 

2023/09/01 Espainiako Auzitegi Gorenak eginbideak irekitzen ditu Etxarri Aranatzen ospatutako Inutilaren Egunaren harira.

2023/09/06 Zenbait gazte identifikatzen ditu poliziak Lizarrako Gaztetxera sartzean.

2023/09/10 Donostiako Udaltzaingoak Aske antolakundearen pankarta bat jartzen ari ziren bi pertsona identifikatu ditu eta pankarta kendu die.

2023/09/10 Ertzaintzak bi gazte identifikatu eta horietako bat atxilotzen dute Hondarribian ETA erakundea goraipatzea leporatuta.

2023/09/15 Ertzaintzak hiru kide identifikatzen ditu Urretxun Kontseilu Sozialistaren propaganda jartzen ari zirela.

2023/09/17 Ertzaintzak Goierriko Zentro Sozialista desalojatzen saiatzen da.

2023/09/18 Atzeratzen da Tubacexeko epaiketa, bi ertzain ez direlako bertaratu “administrazio hutsegite bategatik”.

2023/09/18 Arneactive enpresan langile baten kaleratzea salatzeko Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak antolatutako elkarrateratzera  zihoazenek Guardia Zibilaren kontrolak eta identifikazioak jasan dituzte.

2023/09/20 Ibaetan ‘Leioako 5en’ aldeko eserialdi bat egin ostean,beste behin sartu da Ertzaintza campusean.

2023/09/22 Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindua salatzeko Ernai antolakundeak  protesta eta ekintzak burutzen ditu Euskal Herriko leku ezberdinetan. Ertzaintza haien aurka gogor oldartu da eta gutxienez bost pertsona atxilotu ditu.

2023/09/25 Estatu frantseseko Lannemezan espetxean dagoen Mikel Karrera preso politikoari 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote.

2023/09/26 Asier Ezeiza Hernaniar presoari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote.

2023/09/27 ‘Leioako 5ak’ epaituak izan dira Bilbon eta 2 urtetik beherako zigorrak jaso dituzte.

2023/09/27 ‘Leioako 5ak’ epaitzen ari zirela epaitegi aurrean zeuden sei pertsona identifikatu eta atxikirik izan dituzte, antza, irudiak grabatzeagatik.

2023/09/28 Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aldeko manifestaziorako propaganda kendu eta bi gazte atxiki ditu Gasteizeko Udaltzaingoak.

23/09/30 Ertzaintzak Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotu eta espetxeratzen ditu, eta protesta egin duen jendearen kontra oldartu da.