2025-08-21

EKAINEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/06/03 Kale-saltzaile bat atxilotzearen kontra egin zuen emakumea epaitu zuten Bilbon, 3 urteko zigorra eskatzen du udaltzainetako bat ordezkatzen duen akusazio partikularrak.

2025/06/04 Ertzaintzak Gasteizko Korda espazioa hustu zuen, bertan zeudenen kontra oldartu zen bi pertsona atxilotu zituen eta horietako bati sudurra apurtu zioten.

2025/06/04 Astindu ikasle taldeak salatu zuenez NUPeko segurtasun pribatuak propaganda politikoa jartzen ari ziren kideak mehatxatu eta grabatu zituen.

2025/06/05 Nafarroako Foruzainek Taser pistolak erabili ahal izango dituzte.

2025/06/06 Jazarpena salatu dute berriz Herri Norte Taldeak eta Indar Gorrik.

2025/06/09 Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat burutu zen, etxe barruan eta atarian zeuden kideak indarrez kanporatu zituzten eta hoietako batzuk identifikatuak izan ziren ere.

2025/06/10 Foruzainek indarrez aritu ziren  Ezkirozko BSH lantegiko langileen piketeen kontra.

2025/06/17 Bi gazte atxilotu zituzten Iruñerrian Vox alderdi faxistaren salaketengatik.

2025/06/20 Bilbo drone bidez kontrolatuko du udalak.

2025/06/21 “Bota kuartela” Asanbladaren 4 kide identifikatu zituen Ertzaintzak Irala auzoan dagoen koartelaren aurkako ekintza sinboliko batean.

2025/06/23 Iruñeko Mendillorri auzoan ospatutako Gazte Egunean Udaltzaingoaren esku-hartzea salatu zuten, bertan bi gazte atxilotu zituzten, beste hiru identifikatuak izan ziren eta grabatzen ari zen beste baten kontra egin zuten esprai batekin.

2025/06/23 Sortuko 6 kidek 2 urteko espetxe-zigorra onartu zuten Espainako Auzitegi Nazionalean Ongi Etorriak egiteagatik burutu behar zen epaiketa akordioan amaitu ondoren.

2025/06/24 Ertzaintzak Hernaniko txosna inguruan kargatu zuen borrak eta pilotakadak erabiliz. 2025/06/25 Gaztetxe baten aurka erabili zuten lehen aldiz EAJren okupazioaren kontrako legea, Kaletik Gaztetxera asanbladako kide bat epaitu zuten Durangon.

2025/06/27 Ertzaintzak beste etxegabetxe bat burutu zuen indarrez Bilboko Alde Zaharrean, protestan ari zirenen kontra oldartu zen eta 12 pertsona identifikatu zituen. 2025/06/29 Jon Mirena San Pedro euskal preso politiko aske gelditu zen espetxean 30 urte baino gehiago bete ostean.