2024-12-03
Errepresioaren aurrean tinko

Urriak 12aren inguruko irakurketa / Iraileko balantze errepresiboa

Urriak 12. Hispanitatearen, Indar Armatu espainolen eta Guardia Zibilaren eguna. Ez da kasualitatea Espainiako Egun Nazionala Ameriketan gauzatutako sarraskietan jatorria izatea, aldi berean Guardia Zibileko torturatzaileen eguna izatea kasualitatea ez den modu berean.

Espainiar Estatuaren sorrera oligarkiak bere interes propioak defendatzeko borondatean kokatzen den heinean, hau biolentziaren bitartez baino ezin zaio gehiengoari inposatu. Halaxe zen XV. mendean Amerika inbaditu zutenean, eta hala izan da industrializazio prozesutik gaur egunera arte. Kapitalismoa inperialista da izatez, eta bere defendatzaileek herriak zein langile klasea zapaltzeko bitartekorik odoltsuenak erabili dituzte historikoki.

Idazki labur honekin batera iraileko balantze errepresiboa argitaratzen dugu. Badakigu ez direla kasu guztiak agertzen, baina agertzen diren guztiek erakusten dute errepresioa betiko terminoetan mantentzen dela. Egoeraren arabera bere intentsitate maila moldatuko dute Estatuek (Frantziakoa ere agertzen baita), baina kasu guztietan burgesiaren pribilegioak mantentzea izango dute helburu.

Balantze honetan agerian gelditzen da kasu hauek guztiek zerikusia dutela plusbalioaren lapurretarekin, jabego pribatuaren defentsarekin, espazio publikoen kontrol polizialarekin, kontrol sozialarekin, askatasun politikoen aurkako erasoekin, makroproiektuen inposizioarekin eta zapalkuntza nazionalarekin. Laburbilduz, kapitalismoa eta inperialismoarekin.

Errepresio kasurik pairatzen baduzu edo horren berri badaukazu, helbide honetan jakinarazi diezagukezu: tinkoamnistia@protonmail.com.

Iraileko balantze errepresiboa

2021/09/02         Tubacex-eko langile baten aurkako epaiketa.

2021/09/02         Errotxapeako Gaztetxea desalojatu dute. 6 atxilotu eta 40 identifikatutik gora.

2021/09/03         28 egun eta gero, gose eta komunikazio grebari amaiera eman dio Iñaki Bilbao “Txikito” preso politikoak.

2021/09/04         Errotxapeako desalojoaren aurkako kazeroladan identifikazioak burutzen dira.

2021/09/06         20 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen PP-ko kide bati eraso egiteagatik egotzita.

2021/09/10         Lan juridiko eta antolakuntza gaitasunari esker Gasteizko Zentro Sozialistaren hustea atzeratzen dute.

2021/09/13         Jendarmeek Hazparneko gaztetxea husten dute.

2021/09/15         4 gazte atxilotzen dituzte Lapurdin uztailaren 14an Donibane Lohizunen egindako manifestazioaren harira.

2021/09/16         15 urteko zigorra ezartzen diote Marixol Iparragirre preso politikoari.

2021/09/17         Munarri Gaztetxeko kideei desalojo abisua heltzen zaie.

2021/09/19         3 gazte identifikatzen dituzte Sestaon eta 4500 euro arteko isun batekin mehatxatzen dituzte propaganda politikoa jartzeagatik.

2021/09/21        Arrasaten Vox-en aurkako protestetan polizia kargak egoten dira.

2021/09/22         Sorturen “Kalera info” aldizkaria ixteko agindua heltzen da Auzitegi Anzionalaren eskutik.

2021/09/22         Ernaiko kide bati deklaratzera deitzen diote maiatzaren 7ko manifestazioaren harira.

2021/09/22         Guardia Zibilak 600 euroko isun bana ezartzen die Ekinklik eta Ahotsa-ri Aroztegiaren aurkako protesta bat babesteagatik.

2021/09/23         Donostiako Infernuko bizilagunak epaitzen hasi dira usurpazio delituagatik.

2021/09/24         Zipaioek Tubacex-eko langile bat eramaten dute.

2021/09/25         Topagune Sozialistaren aurkezpena debekatzen dute Gasteizen.

2021/09/25         Zipaioek Abadiñon AHTren aurko protesta batean 20 pertsona identifikatu dituzte.

2021/09/25         Pikoletoek Jarkik Leitzan antolatutako Gudari Egunean kontrolak jarri dituzte eta bi autobuseko pertsona guztiak identifikatzen dituzte.

2021/09/27         Bizkaiko metaleko bi langileei 23 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diete 2019an egindako grebaren harira.