2024-03-29
Errepresioaren aurrean tinko

Urriko balantze errepresiboa

Hona hemen urriko errepresioaren inguruko balantzea. Beste behin ere ikus dezakegu errepresioa ez dela funtzionario jakin batzuen erabaki indibiduala, Estatuek langileria zapalduta mantentzeko erabiltzen duten mekanismoa baizik.

Jabetza pribatua, inperialismoa, gerra zikina, kode penala, kartzelak, polizia, epaitegiak, dirudunen enpresa diren komunikabideak… Horiek guztiak dira beharrezkoak errepresioa modurik eraginkorrenean gauzatzeko.

Errepresioa gehiengoaren izerdia eta odolari esker gutxi batzuen pribilegioak mantentzeko mekanismoa da. Eraso indibidual gisa ulertzetik urrun, Estatuen eraso bakoitza osotasun baten barnean ulertu behar dugu. Horregatik erantzuna kolektiboa izan behar da. Tinkok antolakuntzarako deia luzatzen du berriz ere. Errepresio kasurik sufritzen edo ezagutzen baduzu, tinkoamnistia@protonmil.com helbidean jakinarazi diezagukezu.

2021/10/01         65 bideo kamera jarri dituzte Zizur Nagusian “Ekintza bandalikoak nahiz delituzkoak prebenitzeko eta gertatzen direnak jazartzeko.”

2021/10/06         236 egun ondoren Tubacex-eko langileek greba bukatutzat eman dute.

2021/10/07         Dokumentu batean Espainiako Gobernuak HB-ko kideei bonbak bidali zizkiela azalarazi da.

2021/10/08         Zipaioek Zornotzako Munarri gaztetxea desalojatu dut, sei pertsona identifikatu eta beste bi atxilotu dituzte.

2021/10/08         Munipek Bilboko Leninen txokoa desalojatu dute.

2021/10/13         Ibai Aginaga preso politikoak gose eta egarri greba hasi du presoei ezarritako konfinamenduen baldintzak salatzeko.

2021/10/13         Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxea eraso egin dute.

2021/10/14         Isolamendutik atera eta gero bertan behera uzten du gose eta egarri greba Ibai Aginagak.

2021/10/17         Mugimendu Sozialistako kide batzuk seinalatu ditu El Mundo egunkariak, beraien datuak eta argazkiak publikatuz.

2021/10/19         Bortizki atxilotu eta irain arrazistak egin dizkio poliziak barakaldar bati.

2021/10/20         Errotxapea Gaztetxea eraitsi dute.

2021/10/20         Frantziako Estatuak beste urte erdiz luzatuko ditu mugetako kontrolak.

2021/10/20         Mila soldaduinguru iritsi dira Euskal Herrira NATOko goi-buruzagi batek agindutako ariketak burutzeko.

2021/10/21         Santurtziko Eguzkilore etxe okupatua desalojatu dute zipaioek, bi atxilotu egon dira.

2021/10/21         Vox-eko kide baten salaketagatik Sare Antifaxistako bozeramailea deklaratzera joan behar izan da.

2021/10/29         Urtarrilean identifikatutako Itaiako kideetako batzuei 700 euroko isunak heldu zaizkie, guztira 3900 eurotik gora.