2024-12-03

MAR eta Distrito 14rekin elkartasuna

Pairatu duten infiltrazio polizialaren aurrean

Tinkok elkartasuna adierazi nahi die Distrito 14 eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduari (MAR) asteazken honetan argitaratutako albistearen aurrean, zeinaren arabera bi herri-antolakunde hauek Sergio Gigirey deituriko poliziaren infiltrazioa pairatu duten.

Gure kideek elkartasunean oinarritutako harreman militante estua daukate MARekin eta eztabaida espazioak partekatu dituzte gure antolakundeek. Azken 15 hilabeteetan sei dira jakitera eman diren Espainiako Poliziak burututako infiltrazio kasuak. Infiltrazio poliziala eskubide politiko oinarrizkoenen aurkako eraso larrienetakoa da, biltzeko eta antolatzeko eskubideak urratzeaz eta militante politikoen segurtasuna arriskuan jartzeaaz gain, manipulazio afektiboa bezalako tratu txar psikologikoak dakartzalako berarekin, biktimaren osasun mentalarentzat eragin ditzakeen ondorioekin.

Kaltetutako militante eta antolakundeei helarazi nahi diegu une latz honetan ere euren ondoan gaudela. Aurrerantzean errepresioaren aurkako borrokaren bidean topo egiten jarraituko dugu. Jo eta ke irabazi arte!