2024-04-28

EKAINEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2023/06/03 Aske antolakundeak amnistiaren alde antolatutako ekitaldi baten ostean, Ertzaintzak 3 pertsona identifikatu ditu.

2023/06/05 Lurraren Altxamenduak kolektiboaren kontrako saredakada burutu du Frantziako Poliziak, 15 pertsona atxilotuz, haien artean Baionako eta Hendaiako 2 gazte.

2023/06/06 Ertzaintzak Osakidetzako garbiketako bost langile identifikatu ditu Sagardui sailburuaren etxean egindako protestagatik.

2023/06/07 Gogor oldartu da Ertzaintza Hernanin burutu den etxegabetze baten kontra Etxebizitza Sindikatuak deituta protesta egin duten pertsonen aurka. Lagun bat atxilo eraman dute eta beste bi modu bortitzean atxiki dituzte.

2023/06/07 Zazpi hilabete eta lau urte arteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko grebaren harira auzipetutakoentzat.

2023/06/09 Baionan, Frantziako CRS poliziak Maurizia etxe okupatua hustu du.

2023/06/14 Sopelako Karmengo eliza okupatu zuten gazteen kontrako epaiketa egon da.

2023/06/19 Kaleko hainbat saltzaileren kontra oldartu da Bilbon udal polizia.

2023/06/21 Gurutzetako ospitalean Ertzaintzak garbiketako hainbat langile atxiki eta identifikatu ditu.

2023/06/21 Gaizka Astorkizaga eta Valentina Morisoliren aurkako epaiketa Espainako Auzitegi Nazionalean.