2024-04-28

AZAROKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2023/11/03   Palestinako sarraskian PSOEk duen erantzukizuna seinalatzeko GKSk kontzentrazioa burutu zuen alderdiak Donostian duen egoitzaren aurrean. Bertan Ertzaintzak zenbait pertsona zauritu zituen borrak eta gomazko pilotak erabiliz. Pertsona bat atxilotua izan zen.

2023/11/07 Lau pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak Lapurdin, 2022an Marieniako laborantza-lurren defentsan egindako protesta-ekintza bati lotuta.

2023/11/09 Altsasuko GKSk salatu du Sakanako LH ikastetxean polizia sartu dela ikasleak miatzera eta identifikatzera. 

2023/11/15 Pablo Gonzalez kazetariari zazpigarren aldiz luzatu diote baldintzapeko espetxealdia. 

2023/11/23 Sei hilabeteko espetxe zigorra eta bi isun ekonomiko ezarri dizkiote Tubacex enpresako langile bati ertzain bat erasotzea leporatuta.

2023/11/20 Gazte bat atxilotu dute Sodupen ETA erakundearen aldeko margoketak egiteaga egotzita. 

2023/11/24 Bilbon eta Donostian Faxismoaren aurka egindako kontzentrazioetan elkartutako jendearen kontra oldartu da Ertzaintza. 

2023/11/25 Zaballako espetxean preso bat hilik agertu da bere ziegan.

2023/11/29 Txingudi ikastetxeko zuzendariak Ertzaintzari deitu eta bi ikasle identifikatu izana salatu du Bidasoako Ikasle Abertzaleak-ek

2023/11/30 Greba Feminista Orokorrean  zortzi pertsona atxilotu eta hainbat identifikatu eta kolpatu ditu Ertzaintzak.