2024-07-26

APIRILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/04/01 Barakaldoko Udaltzaingoak kalean bizi ziren bi pertsona tiroz zauritu zituen, horietako bat larri zauritua.

2024/04/02 Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry epaitu zituzten Parisko Zigor Auzitegian, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. Armak eta lehergaiak izatea eta garraiatzea leporatzen diete.

2024/04/03 Ertzaintzaren Taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean.

2024/04/04 Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kale-saltzaileak jazarri zituzten, saltzen ari ziren materiala lapurtu eta borra-kolpeka eraso egin zieten.

2024/04/05 Sei pertsona epaitzea proposatu du García Castellonek, Espainako Audientzia Nazionaleko epaileak, euskal preso politikoei egindako hainbat harrerari lotuta.

2024/04/06 Hamazazpi lagun auzipetu zituen Espainako Auzitegi Nazionalak, Berangon preso politiko bati egindako harreragatik.

2024/04/11 Pertsona bat epaitu zuten Bilbon Donetskeko Herri Erreplublikaren bandera bat San Mamesen erakusteagatik.

2024/04/13 Ertzaintzak Vox alderdi faxistaren ekitaldiaren aurrean protesta egiten ari zirenen kontra kargatu zuen Getxon. Pertsona bat atxilotu zuten zen eta hainbat identifikatu.

2024/04/14 Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, palestinar herriaren sufrimendua salatzeko, iturriak tindatzeko protesta egin zuen. Iruñean burututakoan bi militante atxilotu zituen Espainako Polizia Nazionalak.

2024/04/19 Berriz Bilboko udaltzainak eta Ertzaintzak kale saltzaileak jazarri zituzten, hamarnaka polizia txakurrekin pertsona hauen kontra kargatu eta bat atxilotu zuten.

2024/04/23 Josu Ordóñez preso poliko donostiarra aske gelditu da 22 urteko espetxe-zigorra osorik bete ostean.

2024/04/23 Lizarrako Sugarra Gaztetxeak 20.000 eurotik gorako isunak jaso zituen.

2024/04/29 Egoitz Urrutikoetxea epaitu zuten Pariseko Apelazio Epaitegian “talde terroristako” kidea izatea leporatuta.

2024/04/29 Lizarrako bi pertsona auzipetu zituzten Vox alderdi faxistaren salaketa baten ondorioz.