2024-12-30

AZAROKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/11/05 Lizarran 27 lagun deitu zituen Udaltzaingoak Udalak txosnei jarritako debekuaren kontra protesta egiteagatik.

2024/11/05 Foruzain gehiago izango dira Nafarroan PSNk eta EH Bilduk egindako akordioaren ondorioz.

2024/11/05 Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko 9 kideren kontrako epaiketa izan zen Barakaldon.

2024/11/05 Euskal Herriko Samidounek jakinarazi zuten hainbat militante auzipetu dituztela eta mota ezberdinetako jazarpena sufritzen ari direla Estatu espainolean.

2024/11/07 Ertzaintzak 3 lagun atxilotu zituen Donostiako Aquariumean egindako ekintza antiespezista batean parte hartzeagatik.

2024/11/08 Espainiako Audientzia Nazionalak 110 urteko espetxe zigorra ezarri zion Itxaso Zaldua hernaniarrari.

2024/11/10 Kaleko saltzaileen kontra jo zuen berriro Bilboko Udaltzaingoak: saltzeko zeramaten materiala kendu eta saltzaileen defentsan atera zirenen artean, bi pertsona identifikatu zituzten.

2024/11/11 Sestaoko Txirbilenea Kulturgunean bizi diren Emakume Migratu Feminista taldeko hainbat kide jazartzen ari da Udaltzaingoa.

2024/11/12 Erandioko Astrabudua auzoan burutu zuten etxegabetzean Ertzaintzak hainbat lagun jipoitu zituen eta bi atxilotu. Horietako bat osasun-etxera eraman behar izan zuten.

2024/11/15 Durangoko Udalak Gaztetxearen aldeko asanblada kalean utzi zuen eta udaltzaingoa bidali zuen asanbladako kideak identifikatzera. Poliziek asanbladako kideak mehatxatu zituzten.

2024/11/15 Sestaoko komisaldegiko Ertzainak lehenak izan dira uniformean kamera eramaten.

2024/11/16 Donostian faxismoaren kontra protesta egin zutenen auka gogor kargatu zuen Ertzaintzak.

2024/11/19 Bilboko Atxuri auzoan Vox alderdi faxistaren kontra protesta egiteagatik 9 pertsonaren aurkako epaiketa hasi zen. Haietako zirtzik akordioa onartu zuten eta Fiskaltzak eskaera jeitsi die. Vox-ek mantentzen ditu espetxe-zigor eskaera berberak.

2024/11/20 “Indar Gorri” taldearen profilaren kudeatzaileari 60.000 euroko isuna ezarri zioten, sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzeagatik.

2024/11/20 Kaleko saltzaileen aurkako beste polizia-operazio bat Bilboko Udaltzaigoak burututa.

2024/11/21 Polizia-indarrek babestuta, hainbat tanke militar eta ibilgailu blindatu mugitu zituzten Gipuzkoatik Lapurdira.

2024/11/22 Barakaldoko Udaltzaingoak Droneak izango ditu.

2024/11/22 Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoa borrez gogor oladartu ziren etxegabetxe bat gelditu nahi zuten Etxebizitza Sareko kideen kontra.

2024/11/26 Athleticen zaletuek salatu zuten Ertzaintzak eta segurtasun pribatuko agenteek jarraitzen dutela identifikazio arbitrarioak eta miaketak egiten, baita zigorrak jartzen ere.

2024/11/28 Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu zituen Baionan Frantziako Poliziak. Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuten Arberoa Lurrak eta Etxebizitza Kolektiboak, eta horrekin lotuta egon zitekeen. 2024/11/29 Tolosan Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz begi baten ikusmena galdu zuen gaztearen auzia artxibatu zuten.