2024-04-19

Errepresioaren aurkako jardunaldia Ondarrun

Errepresioaren aurkako jardunaldia antolatu dugu Ondarruko Gaztetxean abenduaren 11an. Bertan Tubacexeko langile bat egongo da, Bilboko Langile Autodefentsa Sareko kide errepresaliatuak, Voxen aurkako manifestaldi batean atxilotutako errepresaliatuak eta euskal preso politiko ohi bat. Egun horretan ere Tinkoren aurkezpena egingo da.

Hitzaldiaren ondoren bertso bazkaria eta eguna bukatzeko musika kontzertuak egongo dira. Animatu eta parte hartu!