2025-10-15

Patxi Ruiz preso politikoak bere besoan ebakiak egin ditu

Gaur, Urriak 12, Patxi Ruiz Romero preso politikoak bere besoan ebakiak egin ditu, Iruñeako espetxeko presoek jasaten duten arreta mediku falta salatzeko. Patxik egunak daramazki medikuak artatu dezan eskatzen, izan ere pneumonia sintoma gogorrekin dago (eztula, sukarra, biriketan mina arnasa hartzerakoan…). Horrez gain, botaka dabil eta beherakoarekin. Azken 3 egunetan, bere egoera dela eta, jan ezinik dago eta bere ziegatik atera barik. Oraindik ez du medikuaren bisitarik jaso eta, ondorioz, eta behingoz artatua izan dadin eskatzeko, ekintza hau egitera behartuta ikusi du bere burua.