2024-04-29

URRIKO BALANTZE ERREPRESIBOA 

23/10/01 Lannemezaneko espetxean dauden Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo zigor ziegetara eraman dituzte. Pairatutako jazarpena eta miaketa  umilagarriak salatu dituzte.

23/10/03 Basauriko Sanmigeletan, txosnagunean poliziaren jazarpena salatu dute. Era arbitarioan identifikatu eta miatu ditu dozenaka gazte poliziak.

23/10/04 Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak salatu duenez Hernaniko Udalak isun berria ezarri die txosna jartzeagatik.

23/10/07 Aske Antolakundeak salatu du Ertzaintzak Mungian pankartak jartzen ari ziren zenbait pertsona identifikatu, haien kotxeak miatu, agendei argazkiak atera eta propaganda kendu dietela. 

23/10/10 Ertzaintza anbulantzietako langileen kontra oldartu da Bilbon.

23/10/13 Poliziaren kontrolak eta jazarpena Nafarroan egindako Gazte Topagune Sozialistan.

23/10/14 Guardia Zibilaren (GAR) kontrolak Nafarroako zenbait tokitan.

23/10/15 Eibarko Ipurua futbol zelaiko segurtasunak eta Ertzaintzak zale bat kanporatu dute Palestinako bandera bat erakusteagatik.

23/10/16 Gasteizko Zaramaga auzoan burutu den etxegabetze batean gogor oldartu da Ertzaintza jendearen kontra.

23/10/18 Gazte bat larriki zauritua Iruñean 3 espainar militarren jipoiagatik.

23/10/19 Hainbat pertsona identifikatu ditu eta pankarta kendu die Polizia Frantsesak Baionan Palestinarekin elkartasunez kontzentrazioa burutzen ari zirenei.

23/10/19 2022ko urriaren 12an Iruñean Vox-eko kide batekin izandako liskarraren harira atxilotutako 3 pertsona deklaratzera deitu dituzte.

23/10/28 Bilbon Palestinarekin elkartasunez egindako manifestaziora zihoazen autobusak gelditu ditu Espainako Poliziak Nafarroan. Jendea identifikatu eta miaketak egin dituzte.