2026-03-12

Duintasunak irabazi du: Maria Jose Baños hirugarren gradura pasatu dute

Maria Jose Baños preso politikoari hirugarren gradura pasatu dutela jakinarazi diote, tramite burokratikoak direla eta oraindik egun batzuk kartzelan igaro beharko dituen arren.

Maria Jose larriki gaixo dago eta kartzelan egotearekin bateraezina den arreta medikua behar du. «Damutu zaitez ala hil», esan zioten. Izan ere, bere militantzia politikoari uko egin ezean kartzelan mantenduko zutela ziurtatu zioten. Berak duintasuna eta borroka aukeratu du. 

Kaletik zein kartzela barrutik egindako presioak emaitza eman du. Hainbat preso politikok protesta ezberdinak egin dituzte. Azpimarragarria Marcos Martinek, GRAPOko preso politikoa eta Maria Joseren kidea, egindako 16 eguneko gose greba.

Tinkok poztasunez hartzen du albiste hau eta errepresioaren aurkako borroka indartzeko deia egiten du.

Amnistia osoa!