2024-11-21

OTSAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/02/01 Bi urte eta hilabete bateko espetxe-zigorra ezarri zioten Black Marfil abeslariari udaltzainei eta bere senideei “mehatxu kolektiboa” egitea eta horri lotuta “gorrotoa eta indarkeria” sustatzea leporatuta.

2024/02/01 Pertsona bat epaitu zuten Bilbon futbol zelaian amnistiaren aldeko bandera bat ateratzeagatik.

2024/02/04 Ertzaintzak anbulantzietako bi langile atxilotu zituen sabotaia ekintzak leporatuta.

2024/02/05 Donostian Palestinako herriarekin elkartasunez egindako mobilizazio baten harira deklaratu behar izan zuen gazte batek. Gutxienez 14.000 euroko zigorra eskatzen diote.

2024/02/05 Absolbitu egin zituzten Goierriko Zentro Sozialistaren aurkako auzian epaitutako zazpi gazteak.

2024/02/06 Hilik agertu zen bere ziegan preso bat Zaballako espetxean.

2024/02/06 Bi emakume nafar atxilotu, inkomunikatu eta Madrilera eraman zituzten  Espainako Audientzia Nazionalaren aginduz “terrorismoa goratzea” leporatuta, UPNk jarritako salaketagatik.

2024/02/07 Eragozpen Fiskala plataformako kide bat epaitu zuten gastu militarren kontrako ekintza bategatik. 700 euroko isuna eskatzen dute.

2024/02/08 Barakaldoko lagun bati 600 euroko isuna jarri zioten faxista bati aurre egiteagatik.

2024/02/08 Abogados Cristianos fundazioak salaketa jarri zuen Zestoako Gaztetxearen kontra.

2024/02/10 Aske antolakundeko bi kide identifikatu zituzten eta aurpegiak grabatu zizkieten torturaren aurkako eguneko propaganda jartzen ari zirela.

2024/02/11 Tolosako inauterietan Ertzaintza jendearen kontra gogor oldartu zen bi pertsona eraman zituen atxilotuta, hainbat gazte miatu eta identifikatu zituen eta gutxienez lau gazte zaurituz, horietako bat larriki begian emandako pilotakada bategatik.

2024/02/15 Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zuten Cubainformación-eko kazetari batentzat eta Euskadi-Cuba elkartearentzat. Madrilen epaitu zituzten artikulu batean blokeoa salatzeagatik. Azkenik absolbitu zituzten.

2024/02/16 Gaizka Astorkizaga Zaballako espetxean aurkeztu zen bi urteko espetxe-zigorra betetzeko. 

2024/02/21 Real futbol taldeko bi zaletu atxilotu zituen Ertzaintzak eta beste hamairu ikertu aurreko urteko azaroan egondako istilu batzuengatik.

2024/02/28 Gasteizeko Letren fakultatean burutzen ari zen Herri Unibertsitatean sartu zen Ertzaintza. Ikasleak desalojatu eta gogor oldartu zen hauen kontra.