2024-09-18

ABUZTUKO BALANTZE ERREPRESIBOA 

2024/08/01 Raimundo el Canastero taldeko abeslaria atxilotu gisa deklaratzera deitu zuten Lizarran, ustez, Alkateari mehatxu egiteagatik.

2024/08/02 Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu zituen Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman petsona bati eraso egitea leporatuta.

2024/08/14 Fiskaltza poloniarrak espioitza delituak leporatu zizkion Pablo Gonzalez kazetariari.

2024/08/15 Bilboko Udaltzaingoa manteroen aurka oldartu zen eta haietako bat atxilotu zuen.

2024/08/21 Raimundo el Canastero taldeko beste lau kide deitu zituzten deklaratzera.