2025-02-25

URTARRILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/01/02 Iaz Reala-PSG partidaren aurretik Ertzaintzak Donostian zauritutako bigarren emakume baten kasua ikertuko dute.

2025/01/02 Iruñean Vox alderdi faxistari aurre egiteagatik 31 gazte isundu zituzten. Guztira 21.000 eurora iristen dira isunak.

2025/01/14 Ipar Euskal Herriko bost gazteren aurkako epaia eman zuten ezagutzera, denera 30 hilabeteko espetxe zigorrak, 3urtetan manifestatzeko debekua eta lan behartuak ezarriz.

2025/01/22 Arrazakeriaren Aurkako Mugimenduko gazte militante bat atxilotu zuten Iruñan paperik gabe bizitzeagatik.

2025/01/24 Preso bat hilik agertu zen Iruñeko espetxean.

2025/01/27 Herri Norte Taldeak beste behin ere salatu zuen Ertzaintzaren jazarpena. Hainbat kide atxikirik eta hormaren kontra izan eta miatu zituzten.

2025/01/28 Korrikan 36 etorkin muga zeharkatzen lagundu zituzten 7 auzipetuen auzia urrira arte atzeratu dute

2025/01/29 Pertsona batek Eibarko epaitegian deklaratu behar izan zuen iazko ekainan desokupazio-enpresa baten kontra protesta egiteagatik, Ertzaintzak salatuta.

2025/01/29 Iazko Bilboko Aste Nagusian zerbitzutik kanpo zeuden bi udaltzainekin izandako liskarraren ondorioz Kranbako 3 konpartsakide salatuak izan ziren. Epaiketa bertan behera gelditu zen akordio batera heldu ostean.

2025/01/30 Baskonia eta Maccabiren arteko partidan Ertzaintzak 32 pertsona identifikatu zituen Palestinaren aldeko eskuorriak eta banderak banatzeagatik.