Martin San Sebastian Agirre euskal iheslari politikoa zendu da Venezuelan gaixotasun baten ondorioz. Tinko antolakundetik saminez eta amorruz jaso dugu albistea.
Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egiteagatik 24 urte besterik ez zituela ihes egin behar izan zuen eta 46 urte bizi izan da Venezuelan Euskal Herrira itzuli ezinik. Zapaltzaileek bakea saltzen diguten garaiotan, Martinen kasuak eta funtsean, oraindik orain, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoek jasan behar dituzten salbuespenezko neurriak ikustean, bakerik ez dagoela jabetzen gara. Amnistia osoak daukan esanahiaz eta amnistia osoaren beharraz jabetzen gara. Zapaltzaileen aurrean eta dena eman dutenen zein gure herriaren askatasun osoaren alde, borroka egitea besterik ez zaigu geratzen.
Agur eta ohore Martin!
Besarkada bana senide eta hurkoei!