
2026/04/03 Barakaldoko udaltzainek berriz egin dute tiro pertsona baten aurka.
2026/04/05 Jardunek Gernikan antolatutako Aberri Egunera zihoan autobusa Zuastin gelditu zuen Guardia Zibilak. Bidaiari guztiak identifikatu eta miatu zituzten.
2026/04/06 Lizarrako udaltzaingoak erailketa matxista baten aurkako pankarta kendu zuen eta Itaia antolakundeko bi kide identifikatu zituen.
2026/04/08 UZTAILAK 14 kolektiboko lau kide deitu dituzte deklaratzera ekainaren 2an Baionako epaitegian. Beste bat komisaldegira deitu dute.
2026/04/10 Donostiko PPk 20.000 euroko isunekin zigortu nahi ditu manifestazioetan espazio publikoan egon daitezkeen kalteak.
2026/04/10 Beste preso bat hilik agertu zen Zaballako espetxean.
2026/04/11 Fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eta Frantziatik kanporatzeko agindua eskatu ditu Josu Urrutikoetxearentzat.
2026/04/14 Hilario Urbizu “Eskopetas” Olaztiko iheslari politikoa Mexikon hil zen 45 urte Euskal Herritik kanpo zeramatzala.
2026/04/15 Hiru auzipetu Iruñeko txupinazoko gertakariengatik. Jendearen aurka kargatu zuten udaltzainek eta Espainako Poliziak, hainbat pertsona zaurituz eta atxilotuz.
2026/04/15 Julen Atxurra euskal preso politikoa aske gelditu zen 30 urteko zigorra ia osorik bete ostean.
2026/04/17 Pertsona batek deklaratu zuen Bilboko epaitegian eta beste bi kiderekin batera epaitua izango da Bilbon CAFen aurka egindako protesta batean parte hartzeagatik.
2026/04/17 Ertzaintzaren presioa eta identifikazioak Tubos Reunidoseko langileen kontra.
2026/04/18 Aitzol Gogorza euskal preso politikoa aske geratu zen 26 urteko espetxealdiaren ondoren. Azkenengo zazpi urteak etxean egin ditu osasun egoera dela eta.
2026/04/18 Ertzaintzak Galdakaoko Gaztetxea hustu zuen eta indarrez kanporatu zituen espazioa babesten ari ziren gazteak. Berrogei bat pertsona identifikatu zituen.
2026/04/20 Bi foruzain kondenatu dituzte, osasun mentaleko arazoak zituen pertsona bati Tuterako komisaldegian egindako erasoagatik.
2026/04/22 Andoni Goikoetxea euskal preso politikoa libre gelditu zen 11 urteko zigorra osorik bete ostean.
2026/04/23 Ia lau urteko espetxe-zigorra ezarri diote realzale bati Ertzaintzari harriak botatzea egotzita.
2026/04/24 Gasteizen familia baten etxegabetzearen aurka mobilizatu zirenen kontra oldartu zen Ertzaintza.
2026/04/24 Tentsio uneak eta hainbat pertsona identifikatuak izan ziren Bilboko Arriaga Antzokian, israeldar dantza talde baten antzezpena zela eta BDZ taldeak egindako protestan.
2026/04/25 Espainako Polizia Errotxapeko Subegi Gaztetxera sartu zen eta espazioa hustu zuen. Bertan zeuden gazteak atxiki, eskuburdinekin lotu eta lau pertsona atxilotu zituen. Desalojoa eta atxiloketak grabatzen ari ziren bizilagunen etxeetara joan eta isunak jartzearekin mehatxatu zituzten.
2026/04/28 Indar Gorri taldearen aurkako beste sarekada bat burutu zuen Espainako Poliziak. Antza otsailaren 21ean Sadarren izandako kargen harira atxilotu zituzten 8 kide.
2026/04/28 Ondarroako Udalak dirulaguntza bat kendu die txosnei. Iaz, udaltzain bati txosnetan ez zela ongi etorria adierazi zitzaion eta horren harira hartu du erabakia Udalak.
2026/04/30 Artxibatu egin dute Starbucksek Iruñeko lau pertsonaren aurka jarritako salaketa.
