2026-02-13

MARIA JOSE BAÑOS ASKATU

Maria Jose Baños larriki gaixo dagoen preso politiko antifaxista Murtzia II kartzelako erizaindegira eraman dute, bere osasunak okerrera egin duelako. Kartzelako zuzendaritzak, ordea, Maria Jose ospitalera eramateari uko egin dio. Era berean, kartzela berean preso dagoen bere bikotekideari ukatu diote Maria Jose ikusi ahal izatea.

Alabaina eta kartzelan mantentzen dutenen legediak Maria Josek libre egon beharko lukeela dioen arren, kartzelako zuzendaritza bere gaixotasuna erabiltzen ari da militante politiko honi xantaia egiteko. Kartzelako zuzendaritzak preso politikoari helarazi dion mezua zera izan da: «Behar bezala artatua izateko askatasuna berreskuratu nahi baduzu, damutu zaitez eta zure militantziari uko egin iezaiozu». edo beste era batera esanda, «Damutu zaitez edo hil».

Tinkok elkartasun internazionalista helarazi nahi dio Maria Jose Baños preso politikoari. Zure duintasuna eredua da.

Bestetik, Estatu Espainolaren terrorismo kasu hau salatu nahi dugu, Maria Joseren askatasuna galdegitearekin batera.

MARIA JOSE ASKATU!

AMNISTIA OSOA!