Espainiako Audientzia Nazionalak 16 pertsona epaituko ditu ekainaren 8, 15, 18, 24, 25 eta 26an Ibai Aginaga preso politiko ohiaren ongietorrian parte hartzea leporatuta. Pertsona hauetatik bi gure antolakundeko kide dira.
Tinkok elkartasuna adierazi nahi die kaltetutako pertsona guztiei, eta errepresioari aurre egiteko mekanismoak sortzearen beharra azpimarratu nahi du.
Zentzu horretan, Tinkok auziperatuen salaketa kanpaina txalotzen eta babesten du, izan ere eskubide politikoen defentsan jarri dute indarra.
Auziperatuek adierazi duten bezala, errepresioak helburu kolektiboak ditu eta, ondorioz, modu kolektiboan egin beharko diogu aurre.
Berangoko auziak hainbat antolakunde politiko jartzen ditu, jo-puntuan, haien artean Tinko. Mehatxu honen aurrean, gure militanteek errepresioaren aurka eta amnistia osoaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dute.
Ongietorrien debekuaren atzean benetan dagoena estatu-biolentziaren salaketa mugatzeko nahia dago. Komisarietako torturek eta kartzeletako gehiegikeriek inpunitatea bilatu dute beti, eta horretarako gertaera hauen negazionismoa izan da estatuen erreminta nagusia.
Tinkok errepresioa salatzen jarraituko du.
Berangokoak aske! Amnistia osoa!
