2026-05-29

OSKAR EUTSI GOGOR. AMNISTIA OSOA.

Hona hemen Basauriko kartzelaren aurrean egindako kontzentrazioan irakurri dugun testua:

Dagoeneko 29 urte espetxean igaro dituen Oskar Barreras euskal preso politikoak hiru aste daramatza isolamenduan oinarrizkoa den eskubide bat defendatzeagatik, hau da, ziegan bakarrik egoteko eskubidea defendatzeagatik hain zuzen.

Joan zen astean salatu genuen gisa berean, espainiar estatuaren espetxe legediak berak ere argi dio preso bakoitzak ziegan bakarrik egoteko eskubidea duela, baina beste hamaika aldiz gertatu izan den legez, orain ere beraien lege propioari muzin egiten eta preso baten oinarrizko eskubidea urratzen dabiltza.

Esan beharrik ez dago ziegan bakarrik egotea preso politikoen aldarrikapen historikoa eta amnistiaren aldeko mugimenduaren borroka historikoa izan dela eta bere defentsan hainbat borroka egin dela eskubide hori betearazteko.

Oraingo honetan ere, bere oinarrizko eskubidea defendatzeko, Oskar Barreras euskal preso politikoak komunikazio eta patio greba hasi ditu.

Euskal Herriko espetxeetan iraganeko zapalkuntzek bere horretan diraute. Zapalkuntza horien aurka egin, euskal preso politikoei babesa adierazi eta amnistia osoaren alde borrokatzea dagokigu guri.

Oskar eutsi gogor!

Presoak kalera, amnistia osoa!