
Dagoeneko 29 urte espetxean igaro dituen Oskar Barreras euskal preso politikoak aste bi daramatza isolamenduan, ziegan bakarrik egoteko eskubidea defendatzeagatik.
Espainiar estatuaren espetxe legediak berak ere argi dio preso bakoitzak ziegan bakarrik egoteko eskubidea duela, baina beste hamaika aldiz gertatu izan den legez, orain ere beraien lege propioari muzin egiten eta preso baten oinarrizko eskubidea urratzen dabiltza.
Esan beharrik ez dago ziegan bakarrik egotea preso politikoen aldarrikapen historikoa izan dela eta hainbat borroka egin dela eskubide hori betearazteko.
Oraingo honetan ere, bere oinarrizko eskubidea defendatzeko, Oskar Barreras euskal preso politikoak komunikazio eta patio greba hasi ditu.
Euskal Herriko espetxeetan iraganeko zapalkuntzek bere horretan diraute. Zapalkuntza horien aurka egin, euskal preso politikoei babesa adierazi eta amnistia osoaren alde borrokatzea dagokigu guri.
Amnistia osoa!
