Irailaren 27a. Gudari Eguna. Orain dela 51 urte erail zituzten Juan Paredes “Txiki” eta Anjel Otaegi ETAko militanteak, eta José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Humberto Baena FRAPeko militanteak.
Afusilatu zituzten, ez soilik krudelkeria ekintza honen bitartez errejimenaren aurka altxatzeko intentzioa zeukan oro beldurtzeko, baizik eta ordezkatzen zutena zigortzeko ere: askatasuna, justizia, langileen eta herrien aldeko borroka.
Erailketa hauek frankismoaren zutabeak bere horretan mantentzea bilatzen zuten, eta hala iritsi gara gaur arte, Espainiako Estatuak aurpegi garbiketa bai, baina bere egituran ezer gutxi aldatu duelarik. Kontrol ekonomiko eta koertzitboak orduko frankisten ondorengoen eskuetan jarraitzen du.
Alabaina, printzipio duinenen aldeko borrokak jarraitu zuen eta hala, ehunka gudari gehiago erail zituzten demokrazia deritzoten sistema ustel horretan.
Horregatik irailaren 27an oroitzen ditugu gure eskubideen alde galdu genituen burkideak. Ez da kasualitatea gaur, 1975ean bezala, faxistek gudarien memoria ezabatu nahi izatea. Aritxulegi deuseztatu egin dute Gudarien Basoa. Itsasun Txomin Olhagarai omentzen zuen murala ezabatu dute, frantziar jakobinoek antzeko portaera baitute.
Ez da kasualitatea ere krisi garaiotan, Estatu espainolaren partez faxismo ez instituzionala izaten ari den babesa eta antifaxisten aurkako sarekadak. Horren lekuko aste honetan zortzi pertsona atxilotzeko Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak burututako sarekada, eta azken urtean Iruñerrian egindako beste hiru sarekadak ere.
Tinkok argiki defendatuko du aurrerantzean, orain arte egin duen bezala, gudarien memoria. Borroka zilegi delako, gora eusko gudariak!

