2026-11-17

Santi Gonzalez abokatua atxilotu du Espainiako Poliziak

Gaurkoan Espainiako Poliziak Santi Gonzalez abokatua atxilotu du, orain arte dakigunaren arabera, atzerritartasun kontuekin lotuta dokumentazioa faltsutzea leporatuta, Maroko eta Espainiaren arteko tramite batekin zerikusian.

Oraintxe bertan inkomunikatuta dago eta bere bulegotik informazio konfidentziala eduki ditzaketen gailu elektronikoak eraman dituzte.

Tinkok erabateko elkartasuna helarazi nahi dio Santiri eta bere berehalako askatasuna galdegiten du.

Batetik, Santiren osasun egoera delikatua da. Kezkatzen gaitu atxiloketa honek berarengan izan dezakeen eragina, are gehiago inkomunikatuta dagoela kontuan izanda. ONUko Giza Eskubideen Komiteak berak hainbatetan adierazi du atxiloketa inkomunikatuak akusatuaren eskubide juridikoak ez dituela bermatzen eta, kasu batzuetan, inkomunikazioa bera tortura izan daitekeela.

Bestetik, azpimarratu behar dugu Santik langile migratzaileekin aspalditik egiten duen lana, euren eskubideen defentsan. Maroko zein Espainiako Estatuek euren interes politikoen arabera mahai joko bateko pieza gisa erabiltzen dituzten bitartean, eta enpresaburuek esklabu gisa baliatzen dituzten bitartean, Santi bezalako abokatuek haien bizitza ahal duten neurrian hobetzeko lanean dihardute.

Santi askatu!

Amnistia osoa!