2024-11-21

GENOZIDIO INPERIALISTAREN AURKA! NATORI EZ!

Tinkotik Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliketako herri langileari baldintzarik gabeko babesa adierazi nahi diogu eta, bestalde, Kieveko gobernuak eta bere aliatu inperialista yanki eta europarrek, Estatu espainiar eta frantsesa barne, 8 urte hauetan burutu dituzten etengabeko erasoak gogor gaitzetsi nahi ditugu.

Donbasseko herri errepublikek urteak daramatzate bonbardaketak, sabotajeak, hilketak eta gainerako basakeriak jasaten nazi ukrainarren aldetik. Dagoeneko 15 mila hildako baino gehiago eta milioi eta erdi errefuxiatu inguru dira Kieveko gobernu faxistatik ihes egin behar izan dutenak. Estatu kolpetik sortutako gobernua da Kiev-ekoa, AEBk eta Europak babestua eta finantzatua.

Bestalde, NATO munduko erakunde terroristarik handienetakotzat jotzen dugu, burgesia inperialistaren interesak babesteko helburua duena eta askatasunez garatu nahi diren herriak bonbardatzen, inbaditzen eta euren baliabideak arpilatzen duena.

Horregatik, gure izaera internazionalistak herrien autodeterminazio eskubidea defendatzera behartzen gaitu, eta Donbasseko herri errepublikek jasan duten genozidioa gaitzestera.

GENOZIDIO INPERIALISTAREN AURKA!
NATORI EZ!