2024-04-24
Errepresioaren aurrean tinko

Apirileko errepresioaren balantzea

2022/04/04         Aske geratu da Josu Ginea preso politikoa

2022/04/04         Guztira 194.450 euroko isunak ezarri dizkiete euskal futbol zaletuetako 68 kideri.

2022/04/05         Garikoitz Azpiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo preso politikoak Espainiaratu nahi dituzte.

2022/04/06         Gutxienez 4 pertsona atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian margoketa batzuen harira.

2022/04/17         Iruñeko Aberri Egunean bi emakume komisaldegira eraman zituzten eztabaida baten harira, mozal legea aplikatu eta bati nazionalitatea kentzearekin mehatxatu zioten.

2022/04/18         Poliziarengatik ihesi zihoan gizon bat hil da Bilbon, Ibaizabal ibaian itota.

2022/04/19         Iruñerriako Zentro Sozialista hustu dute.

2022/04/20         COVID-19aren aitzakian presoei ezarritako murrizketak mantentzen dituzte Iruñeko espetxean.

2022/04/25         Beste kartzela batera lekualdatu dute Pablo Gonzalez kazetaria.

2022/04/25         Alconza enpresak 25 langile kaleratu ditu eta zipaioek protestan zeuden langileen aurka jo dute.

2022/04/27         Asier Guridi iheslari politikoak 29 egun daramatza gose greban bere identitatearen arazoak konpontzeko.

2022/04/27         Baionako Pausa zentro aitzinean jendarmeen kontrol arrazistak izan direla salatu dute.

2022/04/28         Laudioko Udalak Gaztetxea husteko prozesua abiatu du.