2022/01/11 Pertsona migratzaile bat zauritu da Irungo Trenbidean poliziengandik ihesean.
2022/01/12 Gutxienez 20 pertsona kaleratu dituzte Donostiako Mundaiz kaleko bloke batetik.
2022/01/13 Fiskaltzak 15 hilabete eskatzen dio M8an Iruñean atxilotutako pertsona bati.
2022/01/13 Gasteizko Zentro Sozialista hustu dute. Bi atxilotu eta dozenaka zauritu.
2022/01/14 Iratxe Sorzabal preso politikoa Espainaratuko dute Auzitegi Nazionalean epaitzeko.
2022/01/19 Estrasburgoko Auzitegiak ez du Altsasuko gazteen kasua aztertuko.
2022/01/20 Zigor osoa beteta aske da Olga Comes preso politikoa.
2022/01/21 Ospitaleratu egin dute Francisco Jose Ramada preso politikoa bihotzeko krisi baten ondorioz.
2022/01/22 Poliziaren jazarpenetik ihesean tutoretzapeko adingabeen zentro bateko gazte bat hil da Ibaizabal ibaira salto egin ondoren.
2022/01/24 Kamera gehiago jarri dituzte Baionan, bideko urraketak aitzakitzat hartuta.
2022/01/25 Bizkaiko Metaleko 3 langile epaitu dituzte. Biri 2 urteko espetxe zigorra eskatzen diete eta hirugarrenari 3 urtekoa.
2022/01/26 Ekialdea institutuko zuzendaritzak IA-ko militante bat kanporatzeko mehatxua egin du.
2022/01/27 6 lagun epaitzen hasi dira Aroztegiko proiektuaren aurka borrokatzeagatik.
2022/01/28 Kalerainfo aldizkaria ixteko agindua berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2022/01/29 Patxi Ruiz preso politikoak egun bateko baraua egin du langileriarekiko elkartasuna adierazteko eta GKS-k deitutako mobilizazioa babesteko.
2022/01/31 Zenbait espetxetan neurri murriztaileak mantentzen ari dira, bisik eta bisitarik gabe pandemiaren aitzakiarekin.