2024-12-03

Yvan Colonna preso politiko korsikarraren egoeraren aurrean

Tinkotik Arlesko kartzelan Yvan Colonna preso politikoaren aurkako erasoa kondenatzen dugu, zeinaren ondorioz burmuin-heriotza egoeran dagoen. Yvan Korsikako militante independentista bat da, Frantziako Estatuak biziarteko espetxe zigorra ezarri zion 2007an, eta ordutik bahituta egon da bere jaioterritik urrun. Martxoaren 2an, preso jihadista baten eraso bortitz baten ondoren, Colonnak atzera buelta gabeko egoera honetan dago.

Frantziako Estatuak errepresio politika krudelari eusten dio eta, beraz, ez du inolako zalantzarik preso politikoei baldintza penagarri gogorrak aplikatzeko, hala nola sakabanaketa, tortura eta gainerako basakeriak. Horrez gain, gogora dezagun Frantziakoa dela, batez beste, espetxean “suizidio” gehien biltzen dituen Europako estatua. Hau da, zalantzarik gabe, Frantzian bahituta dauden preso guztiek pairatzen dituzten baldintzak frogatzen dituen barometroa.

Tinkok elkartasuna adierazi nahi die preso politiko korsikarrei eta bere babesa eraso honen aurka burutzen ari diren protestei.

Frantziako Estatua da eraso honen erantzulea!
Yvan Colonna inoiz ez ahaztua!
Amnistia osoa!