2024-04-20
Errepresioaren aurrean tinko

Otsaileko errepresioaren balantzea

2022/02/01         Zipaioak sartu dira berriz Ibaetako kanpusean eta ikasle bat idetifikatu dute.

2022/02/01         Preso politikoen aurkako beste kereila bat onartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2022/02/07         Espainiako Gobernuak ukatu egin du preso politikoen zigor batuketa amaitzeko asmorik duenik.

2022/02/07         Guardia Zibilak torturatu zuela azaldu du Iratxe Sorzabal preso politikoak Espaniako Auzitegi Nazionalean.

2022/02/10         Errepresio politikoaren aurkako manifestazioa egin dute Ibaetako kapusean IA-k eta UIB-k.

2022/02/18         Pertsona bat atxilotu dute Miarritzen, hainbat etorkini muga zeharkatzen laguntzeagatik.

2022/02/19         GKS-ko militante bat auzipetu dute, Zuberoan egin ziren margoketa batzuen harira.

2022/02/19         Algortan gaztetxe bat zabaldu eta ordu gutxira zipaioak gogor oldartu eta gero kanporatuak izan ziren.

2022/02/21         Poliziak hainbat gazte identifikatu ditu Laudioko gaztetxean.

2022/02/22         Laudioko Udalak bide judizialera joko du Laudioko gaztetxea husteko.

2022/02/22         Apirilaren 27an izango da Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako epaiketa.

2022/02/22         Audientzia Nazionalak tortura salaketei entzungor egin eta gero Iratxe Sorzabal preso politikoari 24 urteko espetxe zigorra ezarri dio.

2022/02/22         Greba mugagabean dagoen Galdakaoko Maxam enpresako langile bat atxilotu dute zipaioek.