2024-10-16

Berangoko hiru militante politiko Auzitegi Nazionalera deituak.

Berangoko hiru militante politiko Auzitegi Nazionalera deitu dituzte, abuztuaren 22an, ongi etorri bat antolatzeagatik. Espainiako Estatuak, beste behin ere, errepresioa erabiltzen du borroka iraultzailearen aurrerapena geldiarazteko eta herri honek dena eman duten militante politiko kontsekuenteenei dien miresmena ezkutatzen saiatzeko. Dena eman duten militanteei buruz ari gara, Estatuaren kartzela politikaren eta Euskal Herriko herri langileak jasaten duen esplotazio eta zapalkuntzaren aurrean makurtu gabe jarraitzen dutenak.
Espainiako Estatuak gauzatutako errepresio kasu hau bere politika terroristaren parte da eta herri honek bere eskubideen ukazioa gainditzeko dituen nahiak isilarazazteko erabiltzen du.
Militante politiko kontsekuente ororen beharra da gure gudariak defendatzea eta errepresioaren aurkako borroka antolatzea. Horregatik, Tinkotik errepresaliatuekiko elkartasuna zabaltzeko eta amnistia osoaren aldeko borroka antolatzen jarraitzeko deia egin nahi dugu.