2024-03-28

Martxoko errepresioaren balantzea

2023/03/01 Preso bat hil da Martutene espetxeko erizaindegian.

2023/03/03 Gasteizen burututako manifestazioaren amaieran Ertzaintza jendearen aurka oldartu da eta 2 pertsona atxilotu ditu.

2023/03/09 Gazte bat jipoitu dute Gasteizen udaltzainek, patinete elektrikoan ihes egiten saiatzeagatik.

2023/03/12 Athleticeko hainbat zaletu ertzainen identifikazioak, miaketak eta mehatxuak jasan zituzten,baita klubeko bazkide txartelak lapurtu ziezaizkietela ere.

2023/03/16 Ertzaintzak hainbat pertsona zauritu zituen Anoetako zelaiaren inguruan partida hasi aurretik.

2023/03/21 Hiru pertsona atxilotu dituzte Hendaian eta Urruñan pertsona migratzaileei laguntza ematea leporatuta.

2023/03/22 Hainbat pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Italiako kontsulatuaren aurrean Alfredo Cospito preso italiarraren egoera salatzeko burutzen ari zen prentsaurrekoan.

2023/03/22 Poliziak ikasle bat atxilotu du Gasteizeko kanpusean M30 Ikasle Grebaren harira propaganda egiten ari zela.

2023/03/23 Hainbat lagun atxilotzen ditu poliziak Baionan, erretreten erreformaren aurkako greba eta protestan.

2023/03/25 Ertzaintzak lau pertsona jarraitu eta jipoitu ditu Zigoitian, gazte asanbladak salatu duenez.

2023/03/30 Hainbat ikasle identifikatu dituzte kanpus eta ikastetxe ezberdinetan Ikasle Abertzaleek deitutako grebaren harira.