2024-10-16

OTSAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA 

2023/02/01 EHUk kanporatzeko arriskuan daude Gasteizko 34 ikasle iazko greba dela eta.

2023/02/02 Hamaika pertsona epaituak dira iaz Ipar Euskal Herriako hainbat errepidetan presoen alde burututako blokeoagatik.

2023/02/03 Iruñerrian 50 gaztetik gora identifikatu eta isundu dituzte GKSren propaganda politikoa egiteagatik.

2023/02/09 Iparraldeko Mugimendu Sozialistako kide bat 2.700 euroko kalte ordaina eta 300 euroko isuna ordaintzera kondenatu du Paueko Auzitegiak.

2023/02/13 Ertzaintzak Aske Antolakundeko 3 kide identifikatu eta miatu ditu prentsaurreko baten ostean.

2023/02/14 Nekane Txapartegik sei hilabeteko espetxe zigorra jaso du Espainiako Audientzia Nazionalean izandako epaiketan.

2023/02/14 Atxilotu bat eta hainbat pertsona zaurituta Erromoko Nagusien Etxearen eraisketaren aurkako protestan.

2023/02/20 Erromoko Nagusien Etxearen eraisketaren aurka protestan ziren bizilagunen aurka oldartu da berriro Ertzaintza, lagun bat atxilotuz.

2023/02/20 Maiatzera arte luzatu diote behin-behineko espetxaldia Pablo Gonzalez kazetariari.

2023/02/22 Aske geratu da Auzitegi Nazionaletik pasatu ondoren Anartz Aranbarri iheslari ondarrutarra, Venezuelatik bueltatzean.

2023/02/27 Osakidetzako azpikontratatutako garbitzaileen lehen greba egunean Ertzaintzak bi langile atxilotu, zenbait zauritu eta hainbat identifikatu ditu.

2023/02/28 Bi pertsona epaituak Bilbon Urkila Zentro Sozialistaren hustearen harira.