Garikoitz Etxeberriarekin elkartasunean
Apirilaren 19tik gose greban dagoen Garikoitz Etxeberria Lizartzako preso politikoak bere seigarren eguna du gose greban, eta hamaikagarrena patio greban https://tinkoamnistia.org/2023/04/19/garikoitz-etxeberria-gose-greban/.
Gaurkoan beste zazpi preso politiko batu zaizkio, Garikoitzen aldarrikapena eurena eginez: Jon Kepa Preciado, Orkatz Gallastegi, Mikel San Sebastian,, Aitor Cotano, Dani Pastor eta Jesus Mari Etxebarria Zaballako kartzelan hasi dira gose greban. Patxi Ruizek gauza bera egin du Iruñekoan.
Horretaz aparte, kartzelak eskaintzen duen bandejari uko egingo diote gaur Jon Mirena Sampedrok eta Oskar Barrerasek Basaurikoan.
Atzokoan Zaballako kartzelaren inguruan mobilizatu ginen Gari Etxeberriari elkartasuna adierazteko. Hona hemen egin genuen irakurketa, kronika eta argazkiak https://tinkoamnistia.org/2023/04/23/gaurko-mobilizazioaren-argazki-batzuk/.