2024-10-16

Fito eta Valentinarekin elkartasuna

Gaizka Astorkizaga eta Valentina Morisoliren aurka Espainiako Audientzia Nazionalean gaur hasiko den epaiketaren aurrean, TINKOk honakoa adierazi nahi du:

-TINKOk bere elkartasuna eta babesa erakutsi nahi die auzipetuei. Gainera azpimarratu nahi dugu babes hau ez dagoela haien ustezko “erruduntasunak” edo “errugabetasunak” baldintzatuta, ezta biolentziaren inguruko eztabaida faltsuek baldintzatuta ere.

-Biolentzia estrukturala da guztien artean lehena, eta Estatuen aldetik preso politikoen aurka egindako erasoak dira prozesu errepresibo honen oinarrian daudenak.

-TINKOk ez du Audientzia Nazional espainolaren zilegitasuna onartzen. Faxistaz gainezka dagoen instituzio hau torturari eta gerra zikinari estaldura juridikoa eman die hamarkadetan zehar eta gaur egun ere hori bera egiten jarraitzen du.

-Polizia zipaioaren papera salatzen du TINKOk. Euskal eta espainar burgesia elkarren eskutik doaz egungo statu quoaren babesean. Horretarako uniforme ezberdinak daramatzaten baina interes berberak defendatzen dituzten bi hankadun txakurrez baliatzen dira.

-Valentina eta Gaizkaren aurkako epaiketa honek haiek zigortzea du helburu, baina baita hainbat antolakunde politikoren aurkako errepresiorako baldintzak erraztea ere. Autoetan agerian gelditzen dira militante eta antolakunde politiko ezberdinekiko jarraipen polizialak eta etengabeko kontrola.

-Beste behin ere amnistia osoaren aldeko hautua egiten dugu, honen gauzapena izango baita errepresioarekin amaitzeko berme bakarra.

Fito eta Valentina askatu!
Amnistia osoa!