2024-04-18
Errepresioaren aurrean tinko

ABENDUKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2022/12/02 Mugimendu Sozialistako bi kidek jazarpen poliziala salatu dute, hain zuzen ere jarraipenak,mehatxuak,kolabolazio eskaerak…

2022/12/03 Azarotik ari da plantoak egiten nortasun agiria eskatuz Asier Guridi iheslari politikoa.

2022/12/14 Bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete 2020an Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrean parte hartu zuten bi gazteri.

2022/12/20 Hemendik aurrera taser pistolak erabiliko ditu Iruñeko Udaltzaingoak.

2022/12/23 Hernaniko Udalak 3.168 euroko isuna jarri dio Mugimendu Sozialistari txosna jartzeagatik.

2022/12/25 Iñaki Bilbao “Txikito” preso politikoak gose greba mugagabea hasi du Zaballako espetxean.

2022/12/29 Isuna eta San Mamesera sartzeko debekua ezarri diote gazte bati Amnistiaren aldeko ikurra zelaian ateratzeagatik.