2023/12/11 Indar Gorri taldeko 9 lagun atxilotu zituen Espainako Polizia Nazionalak.
2023/12/14 Tubacexeko grebaren harira 3 gazte epaitu zituzten, haietako bi absolbituak izan dira eta hirugarrenari urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote. Ez dute kartzelaratuko.
2023/12/15 Jardun erakundeko hainbat militantek pairatutako jazarpen poliziala salatu zuten, heriotza-mehatxuak, jarraipenak edota kolaborazio eskaintzak besteak beste.
2023/12/16 Ertzaintzak Herri Norte Taldeak Aitor Zabaletari egin behar zion omenaldia oztopatu zuen Bilbon, hainbat pertsona identifikatu, zenbait lokaletara sartu eta Indautxuko Herriko Taberna miatu zuen.
2023/12/23 Aske antolakundeko hainbat kide euskal preso politikoek kartzelan pairatzen duten jazarpena salatzeko protesta egin zuten Hego Euskal Herriko hiriburuetako eraikin ezberdinetan kateatuz. Identifikatuak izan ziren eta Mozal legea aplikatuko zaiela adierazi die Ertzaintzak.
2023/12/23 Donostian propaganda politikoa egiten ari ziren hainbat gazte jazarri zituzten udaltzainek. Gazteak atxiki eta identifikatu eta borra hedagarria atera izana ere salatu zuten. 2023/12/30 Aske antolakundeak Zaballako espetxera egindako martxan parte hartu zuten guztiak identifikatu eta kotxeak zein mugikorrak miatu zituen Ertzaintzak.