2024-11-21

MAIATZEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/05/01 Maiatzaren lehenaren harira Jardun antolakundeak egindako manifestazioaren ostean lokal bat okupatu zuten. Ertzaintza bertaratu zen eta zeuden guztien aurpegiak grabatu zituzten.

2024/05/06 Asuako Carrefurrean Palestinaren alde egindako ekintzan parte hartu zuten pertsonak identifikatu zituen Ertzaintzak eta arrastaka atera zituen supermerkatutik.

2024/05/06 Donostiako epaitegira deklaratzera deitu zituzten Yakovlev 42 taldeko partaideak haien letren harira.

2024/05/07 Ertzaintzak Berangoko Otxantegi Herri Lurra hustu zuen bortizki bertan zeuden pertsonak irainduz, 3 lagun zaurituz eta beste bat atxilotuz.

2024/05/08 Hilik topatu zuten preso bat bere ziegan Basauriko espetxean.

2024/05/10 Bideo batean ikusi zenez Ertzaintzak eraso egin zion herritar bati Irunen eta lurrean utzita alde egin zuten.

2024/05/10 Haritu Elkarguntza Sarea salatu zuenez, Foruzaingoak militante bat atxilotu zuen. Jokabide arrazistatzat jo zuten.

2024/05/11 San Mames zelaiko harmailatik zaletu bat bota eta salatu zuten nazien aurkako Garaipenaren bandera eramateagatik.

2024/05/12 Lizarrako Sugarra gaztetxeko militanteek 20.000 euro baino gehiago batzen dituzten isunak jaso dituzte.

2024/05/14 Pariseko Zigor Auzitegian epaitutako Béatrice Molle-Haran eta Jean-Noel Etcheverry zigortuak izan dira nahiz eta ez diren espetxeratuak izango.

2024/05/20 Baionan hainbat pertsona atxilotu zituen Polizia Frantsesak su olinpikoaren ekitaldian Palestinaren askatasunaren aldeko protesta egiteagatik.

2024/05/21 Tuteran 12 pertsonak deklaratu behar izan zuten Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela eta .

2024/05/22 Reala eta PSGren partidaren aurretik Ertzaintzak zauritutako pertsona baten salaketa artxibatu zuten.

2024/05/24 Espainako Auzitegi Nazionalak 52 urteko zigorra ezarri zien Xabier García Gaztelu, Asier Arzallus eta Aitor Agirrebarrena euskal preso politikoei.

2024/05/24 Bost urte eta zazpi hileko espetxe zigorrak eskatu zituen fiskaltzak Sortu antolakundeko 6 pertsonentzat preso politikoen harrerak direla eta.

2024/05/26 Trintxerpen Escalerillaseko etxebizitza-blokea margotzen ari ziren pertsonak identifikatu zituen Ertzaintzak Pasaiako Portuak jarritako salaketagatik.

2024/05/29 Jardun antolakundeko 3 pertsona deitu zituzten deklaratzera Iruñean propaganda politikoa egiten ari zirela identifikatu ostean.

2024/05/30 Ernai antolakundeko 133 kideek 290.500 euroko isunak jaso zituzten Aitor Zelaia eta Galder Barbado espetxeratzearen aurkako protestetan parte hartu izanagatik.

2024/05/30 Zumaiako Mugimendu Feministak jakitera eman zuenez, azaroaren 30eko greba feministari lotuta 3 kidek deklaratu beharko dute “desordena publikoak” leporatuta.

2024/05/30 Pariseko Dei Epaiegiak errudun jo zuen Egoitz Urrutikoetxea baina ez du espetxe-zigorrik bete beharko.

2024/05/31 Zestoako Gaztetxeari 6.500 euroko “kalte-ordainak” ordainaraziko dizkiote gaztetxearen kontrako epailaren barruan.