2024-11-21

Georges Ibrahim Abdallah askatu!

Georges Ibrahim Abdallah, 1951ko apirilaren 2an Libanon jaio zen militante komunistak 40 urte bete ditu preso estatu frantsesean, egun Lannemezango espetxean dagoelarik.

Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion Frantziar estatu terroristak Palestinar Erresistentziaren militantea izateagatik. 40 urteko oinaze honen ostean, Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa da ezbairik barik.

Frantziako estatuak bizi osorako espetxe zigorrak ezartzen dizkie Georges bezalako askatasun unibertsalaren aldeko militante eredugarriei sionismo nazienarekin eta haien genozidioarekin harremana duen bitartean. Bai aurretik zein Georges espetxean dagoen 40 urte hauetan, Frantziar estatuak etengabe kolaboratu du Israelekin, eta, beste behin ere, Mendebaldeko Europako estatuak Estatu Batuen eta bere sarraski-lagun den Israelen txotxongiloak besterik ez direla agerian utzi dute.

Militantzia komunista, sionismoaren aurkako eta Palestina batu eta aske baten aldeko borrokari bizi osorako zigorra ezarri dio iragan kolonial beltzaz eta hamaika gerra zein sarraskietan zuzenean parte hartzeaz damutzen ez den Frantziar estatu terroristak.

Mundu hobe baten alde gabiltzanok, Euskal Herri batu, aske eta sozialista bat nahi dugunok, Frantziar estatua eta bere izaera salatzen jarraitu behar dugu nahitaez eta munduko preso politiko iraultzaileentzako amnistia osoa, hau da, askatasun osoa aldarrikatzen.

Amaitzeko, Georges Ibrahim Abdallah militantearen irmotasuna zein duintasuna goraipatu nahiko genuke. Bizi osorako zigorra jasota ere, tinko mantendu delako bere ideietan eta eredugarria izan delako bere bizitza osoan, espetxean nahiz kalean.

Georges Ibrahim Abdallah askatu!

Amnistia osoa munduko preso politiko iraultzaileentzat!

Borroka da bide bakarra!!!