2024-04-17
Errepresioaren aurrean tinko

Abuztuko errepresioaren balantzea

Oraingo honetan, abuztuko errepresio balantzea argitaratu dugu. Gure asmoa, langile klaseak Estatuengandik jasaten duen errepresioa bistaratzea eta errepresio horri aurre egingo dioten dinamikak martxan jartzea da.
Errepresio kasu gehiago ezagutzen badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan: tinkoamnistia@protonmail.com

2021/08/02 Guardia Zibilaren etengabeko jazarpena Etxarrin.

2021/08/02 Gobernu Delegaritzaren aginduz Luzia Urigoitiaren murala ezabatu dute Otxandion.

2021/08/06 IƱaki Bilbaok, “Txikito”, beste gose greba bati ekin dio kartzelan Independentzia eta Sozialismoaren alde.

2021/08/12 Errotxapea Gaztetxeko epaiketako sententzia iritsi da, irailak 2an izango da desalojoa.

2021/08/16 Askatasun politikoen urraketa Altsasun, 600 euroko isuna Pablo Haselen elkarretaratze batengatik osasun neurrien aitzakiapean.

2021/08/23 Donostiako Aste Nagusian zipaioen jazarpen polizialaren ondorioz 40 pertsona atxilotu eta beste hainbat identifikatu dituzte.

2021/08/25 Bilbon askatasun politikoen aurkako beste eraso bat. 6 gazte identifikatu eta haietako biri isuna jarri dizkiete propaganda politikoa jartzeagatik.

2021/08/31 Gasteizko Zentro Sozialistaren aurkako desalojo agindua heldu da.