2025-05-31

APIRILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2025/04/01 Sestaoko Txirbilenea hustu zuen poliziak.

2025/04/03 Absolbitu egin zituzten Durangoko Gaztetxea defendatzeagatik epaitutako lau gazte froga faltagatik.

2025/04/03 Karga polizialak Etxarri Gaztetxearen desalojoaren aurkako manifestazioan, Foam jaurtigaiak erabili zituzten hainbat zauritu eraginez, lau pertsona atxilotuak izan ziren, haietako bat poliziaren furgoi barruan jipoitu zutela salatu zuen.

2025/04/04 Etxarri Gaztetxea hustu zuen Ertzaintzak, jendearen kontra oldartuz, hainbat zauritu egon ziren, horietako batek barrabil bat galdu zuen.

2025/04/06 Amaia Zabarte zauriturik zela ostikoz jo zuen ertzainak “estropezu egin” zuela deklaratu zuen epailearen aurrean.

2025/04/08 Athleticzaleen zerrenda beltz bat eman zion Ertzaintzak klubari, 100 zale ingururi betoa jartzeko zerrenda osatu zuen poliziak.

2025/04/13 Euskararen aldeko margoketa bat egiteagatik EHEko bi kide epaitu zituzten Baionan, 1.500 euroko isuna jarri zizkieten.

2025/04/14 Frantziako Gobernuak beste sei hilabetez luzatuko du mugetako kontrolen zorroztea.

2025/04/30 Iruñako Udalak Txantreako Txozna Gorriak debekatu zituen, debekuen gainetik txoznak muntatu ziren, polizia bertaratu zen eta hainbat lagun identifikatuak eta mehatxatuak izan ziren.

2025/04/30 Salhaketa antolakundeak Iruñeko espetxearen egoera jakinarazi zuen. Besteak beste, torturak, pilaketak, elikadura eta higiene eskasa salatu zituen antolakundeak.