2024-11-22
Errepresioaren aurrean tinko

Uztaileko errepresioaren balantzea

2022/07/05 Espainako Polizia Nazionalak 15 pertsona inguru identifikatu,motxilak arakatu eta argazkiak atera ditu Iruñeako Kalixto tabernan.

2022/07/06 Bilboko Urkila Zentro Sozialistaren atea ostikada batez bota eta hustu du Ertzaintzak.

22/07/07 San Ferminetan 2700 polizia baino gehiago egon dira.

22/07/07 Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kidea atxilotzen dute frantziar jendarmeek Urruñako bidesarian hiru migratzaile Baionara eramaten ari zela.

2022/07/10 Zortzi pertsona atxilotuak Iruñean San Ferminetan Curia kalean gertatutako istiluengatik.

2022/07/12 Espetxeratua San Fermin eguneko prozesioko istiluen harira atxilotutako lagunetako bat.

2022/07/14 Auzipetuak dira Marixol Iparragirre, Mikel Albisu eta Josetxo Arizkuren, Miguel Angel Blancoren hilketaren harira.

2022/07/15 Espainako Auzitegi Nazionalak 3 pertsona deitu ditu deklaratzera Ibai Aginagaren ongi etorria dela eta.

2022/07/17 Itziar Moreno preso politikoaren lagunak kotxe istripua pairatzen du 800 kilometrotara dagoen Renneseko espetxera  doanean.

22/07/19 Guardia Zibilak, Mozal legea ezarriz, isuna jarri dio 0-3 Plataformari argazki solidario batengatik.

2022/07/19 Zazpina hilabeteko zigorra eta 7.000 euroko ordaina ezarri diete Ernaiko zazpi gazteri.

2022/07/23 Jakes Esnal eta Jon Paroten baldintzapeko askatasuna aldarrikatzeko zenbait errepide, trenbide eta Biarritzeko aireportua blokeatzen dituzte, eta bertan 26 pertsona atxilotuak dira.

2022/07/25 Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen lanean ari ez zen ertzain bati erasotzea leporatuta.

2022/07/30 Itaiako bi kide identifikatu zituzten CRS-ek  Baionako jaietan pankarta bat jartzen ari zirela.