2024-11-21

18 inputatu muntaia polizial berri batean

Espainiako Audientzia Nazionalak 15 pertsona deklaratzera deitu ditu azaroaren 17 eta 18rako, Ibai Aginaga preso ohiaren ongietorrian parte hartzea leporatuta. Abuztuan beste hiru pertsona deitu zituzten arrazoi berberagatik. Pertsona hauetatik bi gure antolakundeko kide dira.

Tinkok elkartasuna adierazi nahi die kaltetutako pertsona guztiei, eta errepresioari aurre egiteko mekanismoak sortzearen beharra azpimarratu nahi du.

Zentzu horretan, Tinkok auziperatuen salaketa-ekimena txalotzen eta babesten du, izan ere eskubide politikoen defentsan jarri dute indarra.

Auziperatuek adierazi duten bezala, errepresioak helburu kolektiboak ditu eta, ondorioz, modu kolektiboan egin beharko diogu aurre.

Berangoko auziak hainbat antolakunde politiko jartzen ditu, jo-puntuan, haien artean Tinko. Mehatxu honen aurrean, gure militanteek errepresioaren aurka eta amnistia osoaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dute.

Azkenenik, bat egiten dugu auziperatuen ekimenarekin eta egiten dituzten deialdietan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu. Hona hemen auziperatuen testua:

Espainiako Audientzia Nazionalak 15 pertsona deitu gaitu deklaratzera azaroaren 17 eta 18an, Ibai Aginagaren ongietorrian parte hartu dugulakoan. Abuztuaren 22an beste hiru pertsona joan behar izan ziren salbuespen epaitegira arrazoi berberagatik.

Alabaina, sumario honen nondik norakoak norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz ere urrunago doaz. Ertzaintzaren, Polizia Espainiarraren eta, batez ere, Guardia Zibilaren txostenetan, militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen aurkako jazarpena antzeman daiteke.

Jarraipenak eta antolakunde politikoen gaineko kontrola agerian gelditzen dira aipatutako txostenetan, eta hauek legez kanpo uzteko makrosumario baten sorreraren aztarnak ere.

Beraz, eskubide oinarrizkoenak dira jokoan daudenak, hala nola biltzeko, antolatzeko, adierazpenarako eta mobilizatzeko eskubideak. Errepresioak ez du helburu indibiduala, kolektiboa baizik, eta nahita nahiez honi eman beharreko erantzuna ere kolektiboa izan beharko da.

Deklaratzera deituak izan garenok, askatasun politikoaren defentsa egitearen beharra azpimarratu nahi dugu. Hortaz, euskal langile klaseari martxan jarriko ditugun salaketa dinamiketan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi ditugu.

Testu honekin batera, Larunbatean, Azaroak 19, 12:00etan Berangon egingo den prentsa-aurreko masiboarekiko atxikipenak bilatzen gabiltza, norbanakoenak, kirol taldeak, musika taldeak, kultur elkarteak, eragileak, etb.enak…
ERREPRESIORIK EZ!!!

Atxikipenak: berangokoinputatuak@gmail.com